Mezuak

Pasartea I

Zientzia kaiera Espazioko igogailuaren historia Ezin da espaziora iristen den igogailurik egin. Edo bai? 1978an, Arthur C. Clarke zientzia-fikzioaren totemak Paradisuaren Iturburuak liburua argitaratu zuen. Eleberriak 36.000 metroko igogailu bat eraiki nahi duen ingeniari bikain baten istorioa kontatzen du. Zientzia kaiera Izan ala ez izan Kontatzen dutenez —Andres Neuman idazle argentinarrak dakar anekdota bere blogean—, Messiren txikitako lagun batek behin galdetu omen zion nola zitekeen bera bezalako pertsona lotsati batek sekulako biribilketa miresgarriak egitea begira zeuzkan ehun mila pertsonen aurrean. Messik hain berea duen lakonismoz —mozdadeaz?— erantzun omen zion: «Ez dakit. Ez naiz ni». Anjel Lertxundi. Berria “Ispilu aurrera joan nintzen. Ez nengoen han” Anjel Lertxundi "Ez zara besteek uste dutena, agian zeuk uste duzuna ere ez" Anari, “Zure aurrekari penalak" "Besteak ikusita, neure ondorioak ateratzen ditut. Ba...

Podcast I - Transkripzioa

Lodifobia   "Lodifobia beste sistema bat da, gaur egun operatibo dauena. Lodifobia ematen da telebistan, kalian, harremanetan, etxian, ikusten dogun danetan. Gorputz danak, bueno, gehienak, die ez-lodiak, txuriak, heterosexualak, daukogun eredu guztiak die holakuak. Lodifobia da sistema horren oinarria, eta lodia izatia da zerbait izan nazena bizitza guztian. Kategoria estatiko bat da; hau naz. Emuten duzta amorrua jendiak hartzen dauela loditasuna zerbait aldagarria bezela. Bai, zerbait aldagarria bada, baina zergatik aldatzen dogu? Ez? Horrek zeharkatzen nau, zergatik aldatzen dogu, eta zergatik in duzku beti hainbeste min, txikitxotatik, esatiak gauza bat obioa dana? Obioa da, lodia naz, eta zer? Ni noie hortik apur bat, noie resistitzetik eta nire gorputza maitatzetik. Lodia naz, eta bizitza in neike; jente askok lotzen dau loditasuna ez-funtzionalitateakin, hau da, lodia zara, eta ezin zeike fan mendira, ezin zeike in kirola, ezin zeike in korrika… gezurra da. Dau kriston est...

Lexikoari buruzko kontu batzuk I

Ø Hitz ezagunena erabili * Afera Egitekoa, arazoa * Kausitu Aurkitu * Jasokuna Gertaera Ø Sumatzen baduzu hartzaileari “arraro” egingo zaiola, lagundu hitz ezezagun horri sinonimoak emanda edo terminoak azalduta -      Auzi eske edo demanda -      Lukurreria edo maileguetatik gehiegizko interesa kobratzea.   Ø Ez nahastu euskalkiak Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua euskalki guztietako hitzek osatzen dute: barik hitza gabe bezain batua da, nahiz eta Bizk. (bizkaierazkoa) markatzen duen. Ona da, gainera, gure hiztegia hornintzeko; baina ez nahastu euskalkiak: * Bihar joango naiz zuzendariarengana eta eskura eman en diot txostena. Ø Bestalde, kontuz ibili, euskalkietako gauza denak ez daude batuaz onartuta eta Bizk.: gagoz Bat.: gaude Joan ezkero Joanez gero   Ø Erabili beharrezkoa den hitza *Jendea kezkatuta dago etxebizitzen arazoagatik. “ jendea ”: herritarrak, gazte jendea “ kezkatuta dago ”: asko/dezente kezkatzen du “ etxebizitzaren arazoaga...

Euskera hobetzen II

EZER, INOR  Ø ezer 1. Gogoan izan ezezko esanahia izateko ' ez ' behar duela.          —Zer nahi duzu? — Ezer. Ez dut ezer hartuko*          —Zer nahi duzu? —Ezer ez. Ez dut ezer hartuko .   ezer 2* Kontuz kalkoekin, mailaketa adierazteko ' batere ' erabiltzen baita. Filma ez zitzaidan ezer gustatu * Filma ez zitzaidan batere gustatu.   Goiz jaikitzea ez zait ezer kostatzen * Goiz jaikitzea ez zait batere kostatzen. Ø inor. Gogoan izan ezezko esanahia izateko ' ez ' behar duela.   —Nor ikusi duzu? — Inor. Ez naiz etxetik atera * —Nor ikusi duzu? — Inor ez . Ez naiz etxetik atera. inor gutxik ( inork gutxik* ) . Esamolde honetan, ' inor ' hitza ez da deklinatzen.         Inork gutxik ulertzen du zertarako balio duten *    Inor gutxik ulertzen du zertarako balio duten. Berria. Estilo liburua   Ipuina   —Zer dun maitea? —gal...

Euskera hobetzen I

Euskara hobetzen Erabilera okerrak · *eta abar luze bat esapidea kalko desegokia da; eta abar · *aber; ea · agertarazi; agerrarazi · ah!; a! · aintzin; aitzin ≠ antzina (aintzina) · aislatu; isolatu; bakartu, baztertu Euskara Batuaren Eskuliburua Nola esan OJALÁ euskaraz? Ahal Leher egingo ahal du! Itoko ahal haiz! Baldinba ez ahal naiz honengatik infernuratuko. Barkatuko ahal dit irakurleak zera esaten badiot. Laster etor nadin gurako ahal duzu. Baldinba Baldinba ez zara hain eroa izango. Baldinba ez nauzu utziko. Adio ene maiteak, baldinba ez betiko! Baldinba etorriko ahal da! Ez, ez baldinba! Baldinbaitere Baldinbaitere etorriko ahal da! Agian Agian luzaz biziko dira elkarrekin. Gure hizkuntza ez da galduko agian! Agian hilen haiz! hilko ahal haiz! Agian ez! Menturaz bihar?, agian! Oxala Oxala, hola mintzo balira! Oxala, banitu mila milioi bihotz! Oxala, ez banu egin behin ere...

Julene Azpeitia 2020 - Irabazleak

Irudia
Honek izan dira, 2020ko Julene Azpeitia lehiaketan saritutako ikasleak. Zorionak danoi!! Ipuinak Olerkiak

San Antonion euskeraz

Irudia
SAN ANTONION, EUSKERAZ DAKIGUNOK EZ BADOGU HITZ EGITEN, NORK EGINGO DAU? Euskera dakigunok ez badogu hitz egiten, zelan ikasiko dabe ez dakitenek?  Joxean Artzeren hitzetan, hizkuntza bat galdu egiten da dakigunok ez dogunean erabiltzen. Beraz, gure esku dago gure hizkuntza bizirik mantentzea.  Baina ez bakarrik gure hizkuntza, gure kultura eta ohiturak baita ere.  Ahaztu baino lehen, ONGI ETORRI ETA ESKERRIK ASKO gurera hurbiltzeagaitik.  Zer aurkituko dozu hemen? Gure eskolan euskeraren inguruan antolatzen diren jardueren inguruko informazioa eta gure ohiturak, kultura eta hizkuntzari buruzko informazioa, bideoak, argazkiak eta abar. Azkenik, gonbidapena luzatu gura deutsugu iruzkinetan zure ideiak edo iritziak gurekin partekatzeko. Gogoratu: besteen ideiak eta iritziak errespetatu beharko dozuzela.