Euskera hobetzen I

Euskara hobetzen Erabilera okerrak · *eta abar luze bat esapidea kalko desegokia da; eta abar · *aber; ea · agertarazi; agerrarazi · ah!; a! · aintzin; aitzin ≠ antzina (aintzina) · aislatu; isolatu; bakartu, baztertu Euskara Batuaren Eskuliburua Nola esan OJALÁ euskaraz? Ahal Leher egingo ahal du! Itoko ahal haiz! Baldinba ez ahal naiz honengatik infernuratuko. Barkatuko ahal dit irakurleak zera esaten badiot. Laster etor nadin gurako ahal duzu. Baldinba Baldinba ez zara hain eroa izango. Baldinba ez nauzu utziko. Adio ene maiteak, baldinba ez betiko! Baldinba etorriko ahal da! Ez, ez baldinba! Baldinbaitere Baldinbaitere etorriko ahal da! Agian Agian luzaz biziko dira elkarrekin. Gure hizkuntza ez da galduko agian! Agian hilen haiz! hilko ahal haiz! Agian ez! Menturaz bihar?, agian! Oxala Oxala, hola mintzo balira! Oxala, banitu mila milioi bihotz! Oxala, ez banu egin behin ere. Araiz Bakea eginen dugu araiz! Elhuyar hiztegiak adibide hauek jaso ditu: ¡ojalá te rompas una pierna!: hanka bat hautsiko ahal duk/dun! ¡ojalá hablaran así! oxala horrela mintzo balira! ¡ojalá no te escriba ninguna carta!: ez ahal dizu eskutitz bakar bat ere idatziko! ¡ojalá pudiera ir!: nahiago nuke joaterik banu! ¡ojalá venga pronto!: nahiago nuke laster etorriko balitz! ¡ojalá (que) no llueva!: ez dezala euririk egin! ¡ojalá (que) venga!: baldinbaitere etorriko ahal da! *ze ba...? > Zer ba(da)? Azalpenak eskatzeko erabiltzen den galde-esapidea da, beti bera bakarrik; ez du beste elementurik onartzen inguruan: —Patxiku, ez (al) dakizu zer pasatzen den? —Zer, ba(da)? Desegokia da zergatik edo gisako beste galde-hitz (zerta(ra)ko, zer dela eta...) baten egitekoan, bai galdera zuzenean, bai zehar-galderan, bai kausa adieraztean: *—Ze ba egin duzu hori? (> —Zergatik egin duzu hori?). *Ez dakit ze ba etorri den hain goiz (> Ez dakit zergatik etorri den hain goiz). *Hori egin dut ze ba amak esan dit (> Hori egin dut (zeren) amak esan baitit/didalako). *—Zergatik jo duzu? —Ze ba baloia kendu dit... ( > (...) baloia kendu didalako). (→ zergatik... -(e)n, zergatik ezen... -(e)n) Euskara batuaren eskuliburua

Biek zilegitasun bera dute; sinonimoak dira. Halaxe gertatzen da desberdindu/ezberdindu eta desberdintasun/ezberdintasun hitzekin ere: sinonimoak dira. Baina eratorriak ez dira bi hitzetatik berdin garatu: desberdinkidesberdintza eta desberdintzapen hitzek ez dute ez- aurrizkiaz eraturiko sinonimorik. [EH]

 

KALKOAEuskaltzaindiaren Hiztegiak honela dio (ezberdin sarrera): “Udaleko alderdi politiko ezberdinak eta kideko esapideen lekuan, Euskaltzaindiak udaleko alderdi politikoak eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du”.

 

Erdarazko (es) (los) diferentes(los) distintos(los) diversos / (fr) (les) différents hitzen erabilera jakin batetik dator arazoa (ez baitute halakoetan diferentzia edo bestelakotasuna adierazten, baizik eta bat baino gehiago izatea edo —los/les artikuluarekin— guztiak izatea).

 

*Gai desberdinak tratatuko dituzte (> hainbat gai, zenbait gai, gai batzuk).

*Berek asmatutako formatu desberdinetan aurkeztu zuten egitasmoa (> formatuetan).

*Legebiltzarreko alderdi desberdinak bat etorri ziren bozketan (> alderdiak / alderdi guztiak).

*Landare desberdinak ernetzen dira (> era askotako landareak).

*Komunikabide ezberdinetan agertu da hori (> hainbat / zenbait komunikabidetan / batzuetan).

?Mota desberdine(ta)ko itemak dituzten jarduerak dira (> Era bateko edo besteko / zeinek bere itemak dituzten jarduerak dira).



Hiztegia da lehen erreferentzia hitzen (eta joskeren) zuzentasunari dagokionez. Ez da forma-hiztegi hutsa; izan ere, azalpenez hornitutako hiztegia da gaur egun.


1. ADIBIDEA: Gaztelaniazko “enmienda”. 

Nola eman euskaraz? Zein da hitzik egokiena? Ondo al dago emendakina” hitza”? 

Ø  Kasu honetan Euskaltzaindiaren Hiztegiak berak ematen digu

informazio nagusia. “Emendakin” hitza sartuko dugu (adi!, “emendakin” eta ez “emendakinA”, beti artikulurik gabe.)  

Ez da agertzen “enmienda” balioarekin.


Ø Hala ere, zalantzarekin jarraitzen badugu, Euskara Batuaren Eskuliburura joango gara:

Argi eta garbi adierazten du: “Ez du gaztelaniazko “enmienda” adierazten. Horretarako “zuzenketa” da ordain egokia.

 

2.   ADIBIDEA: “Borrokatu” aditza

Nola esan behar da: borrokatu dira ala borrokatu dute?

Ø  Euskaltzaindiaren Hiztegiak eta Euskara Batuaren eskuliburuak biek adierazten dute modu argian “borrokatu dira” dela jokaera zuzena. Gauza bera egin genezake “dantzatu”, “jolastu” … bezalako aditz zalantza eragileekin.

 

 

Adibide gehiago jar genitzake (froga / proba hitzen arteko ezberdintasuna; ogi nahiko / nahiko ogi / ogi nahikoa…) Eta gogoan izan: izen baten inguruko kontsulta egin nahi baduzue, izen hori –A artikulurik gabe sartu behar da Hiztegian.

 

Legebiltzarreko teknikari Aitor Etxebarriak osatua

  

 

Artikulua

 

Aiztoa eta arkatza: Idazteari buruzko idazleen aholkuak

 

  1. Oraindik umea zarenean, liburu piloa irakurri. Eman denbora gehiago irakurtzen beste ezer egiten baino.
  2. Heldua zarenean, saiatu zure lana ezezagun batek irakurriko lukeen moduan irakurtzen. Edo hobe, arerio batek irakurriko lukeen bezala.
  3. Ez egin zure «bokazioaren» kopla erromantikorik. Edo esaldi onak idazteko gai zara edo ez zara. Ez dago «idazlearen bizimodurik». Gauza bakar batek inporta du, orrialdean uzten duzunak.
  4. Saihestu zure ahultasunak. Baina ez esan zeure buruari gauza horiek ez dutela merezi. Ez mozorrotu zure konfiantza falta gutxiespenarekin.
  5. Denbora nahikotxo pasatzen utzi zerbait idazten duzunetik editatzen duzuneraino.
  6. Saihestu taldeak, saldoak, kuadrillak. Talde baten egoteak ez du zure idazketa hobetuko.
  7. Egin lan Interneteko konexiorik ez daukan ordenagailu batean.
  8. Babestu idazteko behar dituzun lekua eta espazioa. Utzi mundu guztia kanpoan, baita zuretzat garrantzi handiena duten pertsonak ere.
  9. Ez nahastu loreak eta lorpenak.
  10. Eskura daukazun edozein estaldurarekin bada ere, esan egia. Eta egin bakea asegabe egoteak ematen duen bizitza osorako tristurarekin.


Zadie Smith

The Guardianek hainbat idazleri eskatutako idazteko aholkuak, Irati Jimenezek itzulia, Aiztoa eta arkatza: Idazteari buruzko idazleen aholkuak (autolaguntza gida), Txalaparta, 2013

 

 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

San Antonion euskeraz

Pasartea I

Podcast I - Transkripzioa