Podcast I - Transkripzioa
Lodifobia
"Lodifobia beste sistema bat da, gaur egun operatibo dauena. Lodifobia ematen da telebistan, kalian, harremanetan, etxian, ikusten dogun danetan. Gorputz danak, bueno, gehienak, die ez-lodiak, txuriak, heterosexualak, daukogun eredu guztiak die holakuak. Lodifobia da sistema horren oinarria, eta lodia izatia da zerbait izan nazena bizitza guztian. Kategoria estatiko bat da; hau naz. Emuten duzta amorrua jendiak hartzen dauela loditasuna zerbait aldagarria bezela. Bai, zerbait aldagarria bada, baina zergatik aldatzen dogu? Ez? Horrek zeharkatzen nau, zergatik aldatzen dogu, eta zergatik in duzku beti hainbeste min, txikitxotatik, esatiak gauza bat obioa dana? Obioa da, lodia naz, eta zer? Ni noie hortik apur bat, noie resistitzetik eta nire gorputza maitatzetik. Lodia naz, eta bizitza in neike; jente askok lotzen dau loditasuna ez-funtzionalitateakin, hau da, lodia zara, eta ezin zeike fan mendira, ezin zeike in kirola, ezin zeike in korrika… gezurra da. Dau kriston estigma horren inguruan, eta die gorputzak, eta gorputz danak eztie perfektuak, eta batzuk gare lodiak, eta daukogu estriak, eta ez gare depilatzen, eta da horrela, ez da bestetik; da erresistitzeko modu bat bebai. Da zaplazteko bat emuteko modu bat, ta esateko: bai, hori naz, eta harro nau, eta dau kolektibo oso bat hori aldarrikatzen dauena, eta politikoki batzen gaitxu gure gorputzak, eta hortik itxen dogu berba."
Laura Buenok Astrapala podcastean (26:20 minututik aurrera)
Horri lotua, begira zer kontatzen Mursegok pasarte honetan Gloria Fuertes idazleari buruz:
“Erreibindikatzen jarraitzen dut, ahaztutako beste emakume artista askoren lana bezala. Esango nuke ez zaiola eman literaturan daukan lekua, merezi duen handitasuna. Nire ustez poeta handia izan zen. Ez da umeen poeta, beti pentsatu eta azpimarratu ohi den moduan. Eta ez zaio handitasun hori eman atzean arrazoi politiko sendo bat dagoelako, jakina. Hasteko emakumea zen, pobrea, itsusia, lodia eta lesbiana. Batez ere emakumea zela."
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina