Lexikoari buruzko kontu batzuk I

Ø Hitz ezagunena erabili


*Afera Egitekoa, arazoa

*Kausitu Aurkitu

*Jasokuna Gertaera


Ø Sumatzen baduzu hartzaileari “arraro” egingo zaiola, lagundu hitz ezezagun horri sinonimoak emanda edo terminoak azalduta


-      Auzi eske edo demanda

-      Lukurreria edo maileguetatik gehiegizko interesa kobratzea.

 

Ø Ez nahastu euskalkiak


Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua euskalki guztietako hitzek osatzen dute: barik hitza gabe bezain batua da, nahiz eta Bizk. (bizkaierazkoa) markatzen duen. Ona da, gainera, gure hiztegia hornintzeko; baina ez nahastu euskalkiak:

*Bihar joango naiz zuzendariarengana eta eskura emanen diot txostena.


Ø Bestalde, kontuz ibili, euskalkietako gauza denak ez daude batuaz onartuta eta


Bizk.: gagoz Bat.: gaude

Joan ezkero Joanez gero

 

Ø Erabili beharrezkoa den hitza


*Jendea kezkatuta dago etxebizitzen arazoagatik.

jendea”: herritarrak, gazte jendea

kezkatuta dago”: asko/dezente kezkatzen du

etxebizitzaren arazoagatik”: etxebizitza hain garesti erosi beharra,

etxebizitza alokatu ezinak, gurasoen etxean bizi beharrak...

 

Gazte jendea asko kezkatzen du etxebizitza hain garesti erosi beharrak.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

San Antonion euskeraz

Pasartea I

Podcast I - Transkripzioa