San Antonion euskeraz


SAN ANTONION, EUSKERAZ

DAKIGUNOK EZ BADOGU HITZ EGITEN, NORK EGINGO DAU?


Euskera dakigunok ez badogu hitz egiten, zelan ikasiko dabe ez dakitenek? 

Joxean Artzeren hitzetan, hizkuntza bat galdu egiten da dakigunok ez dogunean erabiltzen. Beraz, gure esku dago gure hizkuntza bizirik mantentzea. 

Baina ez bakarrik gure hizkuntza, gure kultura eta ohiturak baita ere. 

Ahaztu baino lehen, ONGI ETORRI ETA ESKERRIK ASKO gurera hurbiltzeagaitik. 

Zer aurkituko dozu hemen? Gure eskolan euskeraren inguruan antolatzen diren jardueren inguruko informazioa eta gure ohiturak, kultura eta hizkuntzari buruzko informazioa, bideoak, argazkiak eta abar.

Azkenik, gonbidapena luzatu gura deutsugu iruzkinetan zure ideiak edo iritziak gurekin partekatzeko. Gogoratu: besteen ideiak eta iritziak errespetatu beharko dozuzela.


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Pasartea I

Podcast I - Transkripzioa