Lodifobia "Lodifobia beste sistema bat da, gaur egun operatibo dauena. Lodifobia ematen da telebistan, kalian, harremanetan, etxian, ikusten dogun danetan. Gorputz danak, bueno, gehienak, die ez-lodiak, txuriak, heterosexualak, daukogun eredu guztiak die holakuak. Lodifobia da sistema horren oinarria, eta lodia izatia da zerbait izan nazena bizitza guztian. Kategoria estatiko bat da; hau naz. Emuten duzta amorrua jendiak hartzen dauela loditasuna zerbait aldagarria bezela. Bai, zerbait aldagarria bada, baina zergatik aldatzen dogu? Ez? Horrek zeharkatzen nau, zergatik aldatzen dogu, eta zergatik in duzku beti hainbeste min, txikitxotatik, esatiak gauza bat obioa dana? Obioa da, lodia naz, eta zer? Ni noie hortik apur bat, noie resistitzetik eta nire gorputza maitatzetik. Lodia naz, eta bizitza in neike; jente askok lotzen dau loditasuna ez-funtzionalitateakin, hau da, lodia zara, eta ezin zeike fan mendira, ezin zeike in kirola, ezin zeike in korrika… gezurra da. Dau kriston est...
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina