Pasartea I

Zientzia kaiera Espazioko igogailuaren historia Ezin da espaziora iristen den igogailurik egin. Edo bai? 1978an, Arthur C. Clarke zientzia-fikzioaren totemak Paradisuaren Iturburuak liburua argitaratu zuen. Eleberriak 36.000 metroko igogailu bat eraiki nahi duen ingeniari bikain baten istorioa kontatzen du. Zientzia kaieraIzan ala ez izan Kontatzen dutenez —Andres Neuman idazle argentinarrak dakar anekdota bere blogean—, Messiren txikitako lagun batek behin galdetu omen zion nola zitekeen bera bezalako pertsona lotsati batek sekulako biribilketa miresgarriak egitea begira zeuzkan ehun mila pertsonen aurrean. Messik hain berea duen lakonismoz —mozdadeaz?— erantzun omen zion: «Ez dakit. Ez naiz ni». Anjel Lertxundi. Berria “Ispilu aurrera joan nintzen. Ez nengoen han” Anjel Lertxundi "Ez zara besteek uste dutena, agian zeuk uste duzuna ere ez" Anari, “Zure aurrekari penalak" "Besteak ikusita, neure ondorioak ateratzen ditut. Baina besteek ni ikusita ateratzen dituzten ondorioak okerrak iruditzen zaizkit beti" Lisa Beitia "Hemen ere ez" Berez, ez naizena naizelako irudia emateak lotsarazten nau, berez ez naizena naizela pentsarazteak. Txistu eta biok. Juan Luis Zabala Artea Saretik jasoa Zergatik da etxea aitarena eta hizkuntza amarena? Patriarkatuaren estankoak dira baina ez hain estankoak ere. Arestik «aitaren etxea» esan zuenean gauza konkretu bat zeukan buruan: Bilboko Sabin Etxeari buruz ari zen, alderdiaren sortzaileaz ari da, gizona dago ariketa poetikoaren atzean. Baina euskaldunok askotan esaten dugu «amaren etxera» goazela eta ez «aitaren etxera» edo «gurasoen etxera», «padres» esaten den moduan gaztelaniaz. Euskara ama hizkuntza izateari dagokionez… hor daukagu euskararen magia propioaren adibide zoragarria. Hizkuntza esnea bezala datorkigula adierazten digu, edoskitzean hartzen dugula, nolabait. Ezagutzen ditudan beste hizkuntzetan ez da horrela. Abantaila handia da guretzat, erraztu egiten digu Virginia Wolfek esan zuena egitea. Euskara ama hizkuntza izateari dagokionez… hor daukagu euskararen magia propioaren adibide zoragarria. Hizkuntza esnea bezala datorkigula adierazten digu, edoskitzean hartzen dugula, nolabait. Gela bat norberarena idatzi zuenean, Wolfek emakumeen literaturaz hitz egin nahi zuen eta horretarako modu literario apasionantea sortu zuen: saiakera akademizisten mugak hautsi zituen, fikzioaren bidez eta alegoria literarioen bidez. Saiakeraren oinarrian zegoen gauzetariko bat zera zen, behin esan ziola norbaitek emakumeok ez dugula inoiz izan Shakespeare izan zenaren parekorik. Ez dela Shakespeare emakumezko bat egon. Bere erantzuna izan zen Shakespeare bera ere bakarra izan zela munduan, eta garai hartan ez zela posible emakumezko Shakespeare bat egotea. Horretarako, Shakespeareren arreba posible batek ze bizitza eramango zuen aztertzen du eta zenbat oztopo izango zituen, bere ustezko nebak ez zituenak. Esan nahi zuen emakumeon sormena gaur dagoen lekuraino iristeko baldintza ekonomiko eta sozial jakin batzuk izan behar izan ditugula. «Beharbada, hemendik ehun urtera —esaten zuen Virginia Woolfek—, beharbada orduan Shakespeare emakumezko bat izango da». Denborarekin, baldintza egokiekin batek daki ze loraldi sor litekeen emakumeon literaturan. Horretarako bere ustez emakumeok geure idazteko modu propioa landu behar dugu, geure lengoaia izan, gizonena imitatu gabe. Amaren hizkuntzan/lengoaian idazteko aholkatu zigun, besteak beste, Jean Austenek egin zuen moduan. Esaten zuen emakumezko idazleok amarekin egon garela, emakumeen artean egon garela, hor gertatu direla gauza asko kontatu gabe daudenak, emakumeei interesatuko zaizkienak eta gizon askori ere bai, seguru. Idazle handi batek buru androginoa behar zela uste zuen, baina abiapuntua, guretzat, emakumeontzat, amaren hizkuntza literaturara ekartzea zela. Irati Jimenez Ana Urkizaren elkarrizketa Garen hori: Tradizioaren eta etorkizunaren artean libururako (Elkar, 2021) Deabruaren eskola

 

 

Horrela kontatzen du Jon Miranderen heriotza Txomin Peillenek, Jon Mirande olerkaria liburuan:

 

(…) Haatik, azken aldikoz Mirande Parisera sartu zen eta lanera joan. Urte azkeneko besta eta jaietarako familiak igurikatzen zuen, baina ohiko bazkari gonbitera ez zen etorri; Jonek telefonorik ez zeukalako ez zuten kontakturik eduki eta adiskideekin edo bidaia zegokeela pentsatu. Urtarril hasieran Tauriac adiskidearen beste gonbitera ez baitzen etorri ez eta hamabost egunez lanean agertu, gizon horrek arreba abisatu zuen. Senar emazteak atea irekitzean aurkituko zutena iragartzen zen frogatu zuten usain sendoan: Jon ohe gainean etzana zegoen Whisky botilak lurrean, barbiturikoak ohe mahaian eta Blenny ohe lagunak eskuz idatzi ohar bat “ Jean je ne t’oublierai jamais” (Jon ez zaitut inoiz ahaztuko). Noiz idatzia olerkaria hil baino lehen ala geroztik? Simone eta Guy AngeliĆ© senar emazteek ez zuten beste seinalerik idoro. Louise geroago topatu zuen Goulvenn Pennaoden arabera, Jon agonian aurkitu zuen eta hark bakean uzteko erranik ez zuen medikurik deitu. Gorputza, autopsiaren egiteko, Austerlitz geltokiari buruz dagoen lege funerariara eroan zuten. Poliziak peskiza txiki bat egin zuen. Forensearen txostenak dio: Jon Mirande 1972.ko abenduaren 28.an hil zitekeela eta irentsi alkohol eta barbiturikoak nahikoak izan zirela heriotzaren emateko. Ez zen, agian lehen aldia horrelako nahasketa egiten zuela; ez da argudiorik esateko “ ixtripua zitekeela” edo bere buruaz beste egin zuela (ikus halere Blenny anderearen papera). Txomin Peillenek gogoratzen du Mirandek Henri de Montherlant suizidioa miresten zuela, saiatu zela bere buruaz beste egiten, baita olerki bat Soneto bere burua hiltzearen alde idatzi.

 

Jon Mirande, olerkaria. Txomin Peillen

Neska perfektuek ikaratu egiten ninduten


Neska perfektuek ikaratu egiten ninduten. Ez nintzen haiengana hurbiltzera ausartzen, gaizki usainduko ote nuen beldurrez. Haien eta nire artean izugarrizko desberdintasunak zeudela iruditzen zitzaidan, substantzia desberdinez osatuta bageunde bezala. Haien esku hotzek ez zuten izerdi tantarik botatzen, eta ez ziren sekula santan zikintzen. Haien ileak forma zehatz hori mantentzen zuen beti. Ez zekiten zer zen ere ukondoak gorputzaren kontra estutu beharra, besapeetako orban ilun eta lotsagarri horiek ezkutatu nahian. Ez zuten inoiz, sekula sentitzen odol jario txiki hori, konpresa indartsuenak ere jasan ezin duen estra hori, beldurgarriro zure izterren artetik ihes egiten duena. Ez, inoiz ez; haien hilekoa diskretua zen; ama natura haien alde zegoen beti eta ez zien huts egiten. Nire normaltasuna inoiz ez zen haien fintasunaren parean egongo; beranduegi zen, gure arteko aldea handiegia zen zegoeneko.

 

Alice Munro

Alice Munro 1931n jaiotzen da zen Wingham-en. Hirutan jasotzen du zuen “Governor General´s Award” saria. 2013an Literaturako Nobel saria ematen diote

http://mariaoses.blogspot.com.es/ Blogetik atarata.

Iruzkinak

  1. Mediku bakoitzak bere orrika - YouTube

    https://youtu.be/wy5MQ-nKBhg

    Euskararen aberastasuna erakusten dute euskalkiek. Baita eremu zehatz batzuetan soilik errotuta dagoen lexikoak ere. Horiek hizpidera ekartzen ditugun bakoitzean modu naturalean biziberritzen dugu euskara, eta ingurukoak ere aberasten ditugu, hitz eta esamolde berriekin. Orrikak, kurrikoak, kurrikak edo porrikak arrotzak zaizkigu beharbada, baina tenazak edo alikateak baino jatorragoak dira. Aspaldi ikasi genuen abesten: guztiok gara euskaldun, nahiz eta hitz desberdinez bat bera dugu euskara.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Blog honetako argitalpen ezagunak

San Antonion euskeraz

Podcast I - Transkripzioa